post10

La Sexta Noche ikusten hartu ninduen loak. Ezin esan ardoa izan zen ala tertuliaren aspergura, baina kolpera sartu nintzen lo sakonean. Mundua sistema hankaz gora jartzeko borrokan ari zela egin nuen amets, lehenbizi. Baina laster amaitu ziren bromak.

Telefonoaren beste aldean Albert izeneko norbait. Ahots gozoa eta tonu atsegina zituen.

-¡Arraioa, Albert!

Ciudadanoseko zuzendariak pertsonalki deitu nahi izan zidan. Marka-irudia behar omen zuen, bere alderdiko kide eta lider gisa azaltzeko.

-Eta biharko prest baduzu, hobe. Dirua ez da arazoa izango.
-Zuri buruzko zehaztasun batzuk eman beharko dizkidazu, orduan.
-Tira, ez dut nahi ezer konplexurik. Zerbait modernoa, atsegina, cool-a. Ciudadanosen irudiarekin bat etor dadila, baina haratago joanez. Telefonia enpresa baten tankerakoa edo. Badakizu erretolika galanta dudala, baina mezurik gutxi.

Berehala etorri zitzaidan burura ‘C’s’ sinboloa barnean hartzen duen bunbuiloa. Albert Rivera telebistan zenbatetan azaltzen den ere pentsatu nuen. Ondoren iskanbila irudikatu nuen, hiritarrak hitz egiten, aldi berean. Hura guztia izan nuen inspirazio iturri.

post10

post10

Markaz gain, beste euskarri esklusiboagoren bat ere diseinatu behar izan nuen.

post10

-Aizu, Albert, tarte ederra daramat beste dei bati erantzun gabe, eta garrantzitsua dirudi. Utzi egin behar zaitut. Hitz egingo dugu. […] Bai, esan?
-Kaixo, zer moduz? Íñigo Errejón naiz. Eskaera bat egin nahi nizuke marka pertsonala diseinatzeko gure komandan…
-Utzi formalismoei, motel, badakigu nora daramaten eta.

Pablo Iglesiasek marka behar zuen. Ikono bat. Begiratu bakarrean identifikagarria litzatekeen zerbait. Unibertsala, atenporala.

-Cheren irudia bezala, baina ez hain vintagea.
-Ez duzu ezer eskatzen, alu hori.

post10

post10

post10

Deiaren bukaeran telefonoa itzaltzea pentsatu nuen. Lanez gainezka nengoen. Orduan iritsi zen whatsappeko mezu pozoitu hura: “Zorionak! Pedro Sánchezen marka diseinatzeko hautatu zaitugu primarietan. Bikain, ezta? Zure proposamena espero dugu bihar eguerdirako. Besarkada bat,”

Beti uste izan dut Pedro Sánchez irudi hutsa dela. Hazka eginez gero, haren azpian estetika hutsetik haragoko ezer ez nukeela aurkituko. Zer egingo du Pedrok garaile ateratzen bada? Ukitu batzuk han eta hemen guztiak beste zerbaiten traza izan dezan, funtsean ezer aldatu gabe. Bat-batean argi neukan.

post10

post10

Behekoa ongietorri-packa da hautesle berrientzako. Plastikozko larrosak eta hautagaiaren argazki argitaratugabeak ditu, besteak beste.

post10

Vox alderdiari botoa ematea hausnartzen ari nintzen telefonoak, beste behin, nire gogoetak eten zituenean. Pantailan zenbaki luzea ageri zen, Belize edo Panamatik deituko balute bezala. Bazitekeen laneko konturik ez izatea.

-Diseinatzaile agurgarria, jaso agur bero bat.
-Erantzungailu automatiko baten partetik? Eskerrik asko!
-Errepikatu zure galdera, mesedez.
-Ezer ez, ezer ez.

Alderdi Popularrak programatutako automata bat ni kontratatzen ari zen.

-(…) Rajoy jaunaren marka-irudiak perfekzioaren ideia modernoa transmititu behar du. Egin duenagatik, eta egiten jarraituko duenagatik. Zalantzarik?
-Ez, beharrezko informazio guztia dudala esango nuke.
-Ados. Zure ordainketa kontu opako batean jaso nahi baduzu, sakatu izartxoa.

Marianoren irudiari urrezko proportzioa aplikatzea klasikoegia neritzon; nabarmenegia. Neurri garaikideagoa behar nuen, formula apropos bat, ulerterraza, popularren liderrarekin erraz lotzeko modukoa. Eta halaxe sortu zen Rajoy, 16:9 formatu zehatzean.

post10

E26ko gauean Genova kalean izan litekeen ospakizunerako merchandisinga ere landu nuen.

post10

Al Rojo Vivoren edizio berezi batetako builak esnatu ninduen. Demokraziaren festak ia akabatu nau zeharo. Nahikoa gaurkoz.

post10

Caí dormido viendo La Sexta Noche. No sé si fue el vino o lo cansino de la tertulia, pero entré de golpe en sueño profundo. Soñé primero que el mundo libraba una batalla por derrocar el sistema. Pronto se acabaron las bromas.

Llamaba un tal Albert. La voz era suave y el tono amistoso.

-¡Coño, Albert!

El dirigente de Ciudadanos se había tomado la molestia de contactar conmigo en persona. Necesitaba una imagen de marca que lo representase a él como líder en el contexto de su partido.

-Y la necesito para ayer, maldita sea. La pasta no será problema.
-Pues voy a necesitar que me des algunas pinceladas sobre ti.
-A ver, tampoco te compliques mucho. Algo moderno, que mole, que se vea cool. Que se vincule con la imagen de Ciudadanos pero que vaya más allá. Algo rollo operadora telefónica. Que mensaje, lo que es mensaje, tampoco tengo.

Inmediatamente pensé en el globo de texto en el que se enmarca el símbolo de C’s. Pensé después en las veces que sale Albert Rivera en la tele. Imaginé el barullo, el gran barullo. El resto ya es historia.

post10

post10

Además de la marca, también requirió el diseño de algún soporte más exclusivo.

post10

-Oye Albert, te dejo que llevo un rato con otra llamada en espera y parece importante. Hablamos. […] ¿Diga?
-Hola, qué tal, soy Íñigo Errejón, quisiera tratar con usted un tema relativo a la marca personal del comandan…
-Anda, Íñigo, tutéame, que te veo venir.

Pablo Iglesias necesitaba su marca. Un icono. Algo fácilmente identificable a primera vista. Universal, atemporal.

-Como la imagen del Ché, pero menos vintage.
-No pides nada, bandido.

post10

post10

post10

Colgué el teléfono y me planteé apagarlo. El trabajo se me acumulaba. Recibí entonces aquél whatsapp envenenado: “¡Enhorabuena! Has sido elegido en primarias para diseñar la marca de Pedro Sánchez. ¿No es fantástico? Esperamos tu propuesta para mañana al mediodía. Un fuerte abrazo.”

Siempre tuve la impresión de que Pedro Sánchez es solo imagen. De que, si uno rasca, debajo no encontrará otra cosa que no sea pura estética. ¿Qué hará Pedro si sale presi? Algunos retoques para que todo parezca otra cosa sin haber cambiado lo más mínimo. Entonces lo tuve claro.

post10

post10

Lo de abajo es un pack de bienvenida para nuevos votantes. Incluye rosas de plástico y fotos inéditas del candidato.

post10

Reflexionaba seriamente sobre la posibilidad de votar a Vox cuando el teléfono interrumpió mis cavilaciones. Un número larguísimo parpadeaba en la pantalla, como si llamaran de Belice o Panamá. Tal vez no fuese trabajo.

-Estimado diseñador, reciba un cordial saludo.
-De parte de un contestador automático. Ahá.
-Perdone, ¿puede repetir su pregunta?
-Nada, nada.

Un autómata programado por el Partido Popular me estaba contratando.

-(…) la imagen de marca del Señor Rajoy debe transmitir una idea moderna de la perfección. Por lo que ha hecho y por lo que seguirá haciendo. ¿Desea realizar alguna consulta?
-No, creo que me ha quedado claro.
-De acuerdo. Si desea su retribución en una cuenta opaca, pulse asterisco.

Aplicar la proporción áurea a la imagen de Mariano se me antojaba demasiado clásico, y algo obvio. Necesitaba una medida contemporánea, una fórmula sofisticada y, al mismo tiempo, comprensible, fácil de asociar al líder popular y sus maneras. Y así surgió Rajoy, en escrupuloso formato 16:9.

post10

También propuse merchandising para petarlo en Génova la noche del 26J.

post10

Desperté con el griterío de un especial de Al Rojo Vivo. La fiesta de la democracia casi acaba conmigo. Basta por hoy.