post9

Denok egiten dugu amets, era batera edo bestera, mundua dominatzearekin. Askok “aldatzea” esango luke “dominatzea” esan ordez, baina aldaketa sustatzea dominazio modua da; mundua aldatuko genuke izan behar lukeela deritzogun modura berregiteko. Berdin dio.

Lagun batek sarritan hitz egiten du mundua musikaren bitartez dominatzearen gainean, ordena hankaz gora jarri eta gustuan oinarritutako hierarkia berriak ezartzeko ahalmena duen astindu sinfonikoa bailitzan. Gehienok bat etorriko gara ondokoan: reggaetoiak behe mailako izakiak identifikatzen ditu 😉 . Eliteen tokia banatzea buruhauste galanta izango litzateke, aldiz. “Lotarako Stravinski entzuten duten horiek behar lukete izan liderrak”, aldarrikatuko luke zenbaitek. Ziur asko, kantu ederren ahalmenaz baliatzea supergizonak euren loalditik esnatzen saiatzeko burugabetasun hutsa da.

Mundua dominatzea guztion ametsa bada, diseinatzaileona are gehiago. Interneteko ohiko urasketan, bazkatu eta gure ikuste-egarria asetzen dugun toki horietan, aise aurki daitezke guztia aldatzea proposatzen duten fikziozko proiektuak. Jendea. Sistemak. Pentsamendua. Googleren logotipoa. Berdin dio zer, baina alda dadila. Eta ederragotu.

Badirudi diseinatzailea izateak aldaketa ekar lezaketen ezagutza eta tresnak eskaintzen dituela. Gutxienez, aldaketaren irrika sortzen dute. Arrazoi ezezagunak medio, diseinatzaile izatea eraldaketa desiratzean datza, hura bilatzean, kilikatzean; inoiz, lortzean. Garrantzitsua jazarpen horretan bizitzea da. Ez uztea behin-behinekotasunaren ilusioak iraultza egin eta epe luzera mundua dominatzeko ditugun planak galaraz ditzan. Komunista berriak gara: gorria eta iPhoneak maite ditugu, aldi berean.

post9

Todo el mundo sueña, en cierta forma, con dominar el mundo. Muchos sustituirían “dominar” por “cambiar”, pero provocar el cambio es una forma de dominación; lo cambiaríamos para rehacerlo como nosotros creemos que debe ser. Qué más da.

Tengo un amigo que habla frecuentemente de dominar el mundo a través de la música, como una especie de azote sinfónico que pudiese trastocar el orden y establecer nuevas jerarquías basadas en el gusto. La mayoría coincidiremos en que el reguetón identifica a los seres inferiores 😉 . Adjudicar plaza a las élites, sin embargo, sería algo más complicado. “Los líderes habrán de ser esos que se ponen Stravinski para dormir”, dirían algunos. Probablemente, pretender que los superhombres despierten de su letargo con el poder de canciones hermosas es una maldita insensatez.

Si todo el mundo sueña con dominar el mundo, los diseñadores más. En los abrevaderos habituales de internet, donde pastamos y saciamos nuestra sed visual, es fácil encontrar proyectos ficticios que buscan cambiarlo todo. La gente. Los sistemas. El pensamiento. El logo de Google. Lo que sea, pero que cambie. Y que el cambio sea bello.

Parece que ser diseñador ofrece conocimientos y herramientas que podrían generar el cambio. Cuando menos, generan la ambición de un cambio. Por alguna extraña razón, ser diseñador es desear la transformación, buscarla, tentarla; en raras ocasiones, lograrla. Lo importante es vivir en esa persecución. No permitir que la ilusión de lo temporal se interponga en nuestro camino de capitanear la revolución y dominar el mundo a largo plazo. Somos los nuevos comunistas: amamos el rojo y los iPhone, todo a la vez.