post10

Deabruaren seme agurgarriok,

Estudio txikia da gurea. Zarata handirik atera gabe egiten dugu lan. Ez ditugu zuen familiak ezagutzen, ezta interesik ere.

Hiru bat urte daramatzagu proiektu honetan. Pixkanaka egiten dugu aurrera, egunetik egunera hobetzeko saiakeran, umiltasunez. Zenbait bezero jator ditugu, eta beste hainbat are jatorragoak; guztiekin egiten dugu lan gogo biziz. Askok bezero huts izateari uzten dio, eta zerbait gehiago bihurtzen dira guretzat. Zuek hor inguruan izan arren, lanari ekin genioneko grina bera daramagu barnean.

Bost axola hacker izatea bada zuen bizimodua. Bost axola zuen ondorengoak han-hemenka kode gaiztoa txertatuz mantentzen badituzue, eta lana ezinbesteko baduzue. Berdin zaigu gauetan Estatu Batuetako Gobernuaren webgunea etetearekin egiten baduzue amets, edota Internet itzal lezakeen lerro bikain horrekin. Hacker izatea modan zegoen laurogeita hamargarren hamarkadan. New Kids On The Block ere bai.

Jakin dezazuen: gure bakea nahasten jarraituz gero, aurkituko zaituztegu. Zuen azken aztarna miatuko dugu, topatu arte. Planeta erdi zeharkatuko dugu eta zuen etxean azalduko gara gauerdian, zikin, haserre, bizarra lehor eta alkandorak ukalondora jasota, traineru zein aizkolarien tatuaje beldurgarriak bistan ditugula. Ez indarrik galdu erruki eske dialekto ezezagun batean. Nahikoa izango da mahai bat, aulki batzuk eta glutenik gabeko mokaduren bat prestatzen badiguzue.

Galdetuko dizuegu zein itxura uste duzuen proiektatzen duzuela munduan. Galdetuko dizuegu zenbat axola zaizuen, axola bazaizue. Nola aldatu aztertuko dugu, nola komunikatu; mezuaren tonua ikertuko dugu, hura nola aditzera eman, euskarri egokienak zein diren pentsatu; zuen negozioa goitik behera analizatu eta hazteko aukerak ikusiko ditugu. Eta horrek guztiak erantzuna duenean, oraindik janaririk gelditzen bada, benetan garrantzitsua dena galdetuko dizuegu. Nor zareten. Zein diren zuen adiskideak. Nolakoa den zuen egunerokotasuna. Nola diharduzuen zuen hurbilekoekin. Zein den zuen ardura nagusia bizitzan. Elkarrizketaren lehen zatia eta bigarrena bat datozenean eta helburu berari, jarrera berari jarraitzen diotenean, solasa bukatutzat emango dugu. Zuek argi izango duzue hackeatzea zantarkeria hutsa dela. Guk argi izango zuen irudia eraikitzea erraza izango litzatekeela, argitasuna eta zuzentasuna edozein markaren ezaugarri funtsezkoenak baitira.

Bitartean, izorra zaiteztela. Adeitasunez,

post10

Estimados hijos de Satán,

Somos un estudio pequeño. Trabajamos sin hacer demasiado ruido. No conocemos a vuestras familias, ni tenemos interés alguno en ello.

Apenas llevamos tres años en este proyecto. Tratamos de avanzar poco a poco, haciéndolo mejor cada día, con humildad. Tenemos algunos clientes simpáticos, y otros muy simpáticos; a todos, sin excepción, los atendemos con máximo entusiasmo. Hasta el punto en el que la relación proveedor/cliente se diluye para generar algo mayor. Nos complace comunicaros que, a pesar de vosotros, mantenemos la energía del primer día.

Nos da igual si hackear es vuestro modo de vida. Si alimentáis a vuestra progenie a base de encajar código malicioso por aquí y por allá, y necesitáis el empleo. Nos da igual si algunas noches soñáis con tumbar la web del Gobierno de EE.UU o con esa línea maestra que podría apagar Internet. Ser hacker era cool en los noventa. New Kids On The Block también.

Queremos que sepáis que, si insistís en perturbar nuestra paz, daremos con vosotros. Rastrearemos hasta la última de vuestras huellas. Os encontraremos. Cruzaremos medio planeta para presentarnos en vuestras casas de madrugada, sucios y enfadados, con la barba reseca y las camisas remangadas dejando a la vista temibles tatuajes de traineras y aizkolaris. Sabed que no hará falta que pidáis clemencia en algún dialecto desconocido. Bastará con que dispongáis de una mesa, unas sillas y algo sin gluten para picar.

Os preguntaremos qué imagen creéis que dais al mundo. Os preguntaremos cuánto os importa, si es que os importa algo. Indagaremos en cómo cambiarla, cómo comunicarla; en el tono del mensaje, las múltiples formas de visualizarlo, los soportes y plataformas más apropiados para ello; en los pormenores de vuestro negocio y sus posibilidades de crecer. Y cuando todo eso tenga respuesta, si aún queda comida, os preguntaremos lo realmente importante. Quiénes sois. Quiénes son vuestros amigos. Cómo es vuestro día a día. Cómo os relacionáis con vuestro círculo cercano. Qué os preocupa de verdad en la vida. Una vez que la primera parte de la charla y la segunda estén alineadas y respondan a un mismo objetivo, a una misma actitud, habremos terminado. Vosotros seréis conscientes de que el hackeo está muy feo. Nosotros sabremos que vuestra identidad visual sería fácil de construir, porque la claridad y la honestidad son los máximos atributos de cualquier marca.

Mientras tanto que os jodan. Un cordial saludo,