post9

Sortzailea izatea erabat modan dago. Zoritxarrez. Ez nuen gustuko erregimen zaharra -laurogeita hamargarren hamarkada-: orduan sormena zerutik jasotako dohaia zen, gutxi batzuen berezko trebetasuna. Egun, aldiz, kontrako egoera bizi dugu. Internetak eta, zehatzago, sare sozialek toki erraz bat eskaintzen digute zeinetan gure sorkariak isur ditzakegun eta jendetzaren miresmenaren zain geratu. Badirudi ezinegonak bultzatzen gaituela barruan dugun artistaren abilezia erakustera, bost axola gure irudimena organismo zelulabakar baten parekoa den ala ez. Organismo hark ez du wifirik eskura. Guk bai. Eta horrela, pixkanaka ziztu bizian, egiazko jenioak ahaztu egin ditugu.

  1. Argazkigilea.Zerrendan lehena izateak ez du nabarmenena bihurtzen, edo agian bai. Egunero ikusten ditut Facebooken (adi, logotipoa eguneratu du eta) ilunabarren irudi erreak eta, segidan, honako iruzkina: “Maisulana”. Berdin dio egileak objektiboari iletxoak kentzeko ardurarik hartu ez badu edota zeruertzak Urkiolako igoeraren pareko malda badu; ondorengo iruzkinek Cartier-Bresson bat izendatuko dute segundu erdiro. Argazkigile zahar zintzoa, bere hemezortzi mila euroko kamerarekin, eszena perfektua sortzeko ikertzen egindako ordu guztiekin, itzaletara kondenatu du smartphotographer (idatzi ahala asmatu dudan terminoa) andana berriak. Jarraian ezarritako Instagrameko zazpi filtroek eguzkia urdin bilakatu dutela? Inspirazio sendoaren seinale.
  1. Poeta.Argitalpena: “Hurrun sentitzen zaitut ta ni emen zuregan pentsatzen zurefaltan…”. Lehen iruzkina (5.600 izango dira laster): “aze sakona”. Sarean irakur dezakegun olerki kopurua neurrigabea da. Hain da konplexua eta alienatzailea gure gizartea, indibiduo komunak ezin duela ekidin bere arimaren leizeetan bilatu eta emoziorik urratzaileenak zorroztasunez azaleratzea. Emaitza: txalo zaparradak jasotzen dituzten akatsez idatzitako hutsalkeriak. Internet, zalantza gabe, erakusleiho aparta da gure soneto intimoentzat. Bitartean, unibertsoko bazterren batean, Orixeren izpiritua aieneka dabil.
  1. Sukaldaria.Hau ez zenuen espero. Baina aitortu: Facebooken emandako azken begiratuan patata-tortillen argazki gehiago ikusi dituzu Donostiako alde zaharrean azken hamar urteotan baino. Egia da askok bere argazkiak inbidia sortzeko asmo onarekin baino ez dituela argitaratzen. Beste asko argazkilari profilak barne hartzen ditu (ondoan jaten ari zen emakumea ere argazkian atera dutela ohartu ez diren horiek, batik bat). Aitzitik, kaltegarrienak harropuztutako Martin sukaldeak dira. Euren argitalpenetako lehen iruzkinean plateraren osagaiak adierazten dituztenak eta, bigarrenean, gainerretzen igarotako denbora. Entsalada ziztrin bat baino ez zela, demontre! Hainbeste urte sukaldaritza eskolarik entzutetsuenean sagarrak nola hidrogenatu ikasten eta, hara! Aldamenekoak bere otartekoekin aurrea hartu. Ireki dezatela El Bulli berriro, jainkoarren.
  1. Pentsalaria. Garai batean filosofoak eta hausnarketan zihardutenak besteen errespetua zuten; haiena ez zen lan arina, analitikoa eta sortzailea aldi berean. Oraindik ere Senekaz gogoratu eta hotzikarak izaten ditut. Hark bai zortea, Twitter ez baitzuen ezagutu. “Twitterren txisteak baino ez badira egiten!” Okerreko jendea jarraitzen dut nik, orduan. Ezin ukatu txioak, gutxienez, laburrak direla; larritasunak jotzen nau, aldiz, Facebookeko argitalpenen batean gehiago irakurri sakatu -ez dakit zergatik egiten dudan- eta fitxa berria zabaltzen denean, luzeegia delako. Tragedia gramatikalaren, bistako esaldien eta Paulo Coelhoren zita ez aitortuen aurrean batek ez daki nola jokatu: wifia deskonektatu ala Silicon Valleyra gerturatu eta erreklamazioen orria bete.

Non dago benetako kaltea, ‘obretan’ ala iruzkinetan? Horra gaiaren gakoa. Bata bestea gabe ez dira ezer; elkartuta, gureak egin du.

post9

Ser creativo está muy de moda. Lamentablemente. No me gustaba el antiguo régimen -los noventa- en el que la creatividad era un don celestial, algo innato al alcance de unos pocos elegidos. No obstante, hoy asistimos al polo opuesto. Internet y, de forma acentuada, las redes sociales ofrecen un espacio fácil donde verter nuestras creaciones y esperar a que las masas nos idolatren. Al parecer, nos vemos permanentemente tentados a exponer las habilidades del artista que albergamos dentro, da lo mismo que compitamos en imaginación con algún organismo unicelular. Ese organismo no tiene acceso a wifi. Nosotros sí. Y así, poquito a poco de un día para otro, los verdaderos genios han sido olvidados.

  1. El fotógrafo. No por ser el primero de la lista es el más flagrante, aunque bien podría. A diario veo en Facebook (ojocuidao que ha actualizado su logotipo) imágenes de atardeceres quemados a los que sigue el oportuno comentario: “Fotón”. Poco importa que el autor ni se haya molestado en eliminar la pelusilla del objetivo de la cámara de su móvil o que el horizonte tenga mayor desnivel que la subida a Urkiola; los comentarios sucesivos se encargan de encumbrar a un nuevo Cartier-Bresson cada medio segundo. El viejo y noble fotógrafo, con su cámara de dieciocho mil euros y sus horas de investigación para generar la escena perfecta, queda relegado a las sombras por la nueva horda de smartphotographers (según lo escribo lo acuño). ¿Que los siete filtros sucesivos de Instagram han dejado el sol azul? Mucho más inspirado, dónde va a parar.
  1. El poeta. Post: “Sentir ke estás tan lejos y yo akí pensando en ti te echo de menos…”. Primer comentario (de unos 5.600): “ke profundo”. La cantidad de poesía que desprenden las redes es abrumadora. Esta sociedad compleja y alienante empuja al individuo medio a hurgar en los abismos de su alma y exteriorizar hondas emociones con ingenio y desgarro. El resultado: banalidades mal escritas aplaudidas hasta el hartazgo. Las redes, sin duda, son el mejor escaparate para nuestros más íntimos sonetos. Mientras, el espíritu de Lope de Vega se retuerce en algún rincón del universo.
  1. El cocinero. Esta no te la esperabas. Sin embargo, has visto más fotos de paella en el último scroll por Facebook que un camarero tras diez veranos en un chiringuito de Peñíscola. Cierto es que muchos usuarios publican con el benévolo ánimo de provocar envidia en sus amistades. También los hay que pertenecen al perfil de fotógrafo (esos que no se dan cuenta de que incluyen en la apetitosa foto a la señora de la mesa de al lado). Pero el verdadero daño lo hacen los cocinillas que se vienen arriba. Los que indican, en el primer comentario, la lista de ingredientes, y en el segundo el tiempo de gratinado. Para una maldita ensalada mixta, ¡joder! Tantos años aprendiendo a hidrogenar manzanas en alguna prestigiosa escuela de cocina para que el vecino te adelante por la derecha con sus fritangas. Que reabran El Bulli, por el amor de Dios.
  1. El pensador. Hubo un tiempo en el que filósofos y hombres de reflexión eran respetados; lo suyo era un ejercicio simultáneamente analítico y creativo. A veces aún recuerdo a Séneca y se me eriza el vello. Suerte la suya no haber conocido Twitter. “¡Pero si en Twitter todo son chistes!” Debo de seguir a la gente inapropiada. No negaré que, al menos, los tuits garantizan brevedad; noto arritmias cuando en Facebook, no sé si por morbo o estupidez, hago clic en el leer másde algún post y éste se abre en una pestaña nueva, de tan largo que es. Entre la tragedia gramatical y las obviedades mezcladas con citas -no reconocidas- de Paulo Coelho uno no sabe si desconectar el wifi o poner una queja en Silicon Valley.

¿Quiénes son peores, los autores o los comentaristas? Hete ahí la clave del asunto. Los unos sin los otros no son nada; unidos, arrasan con todo.