Hala esan zion nagusiak langileari, kaleratu aurretik. Izenak emango nituzke, baina ezin. Ez legeak “ondoan izan nahi ez nukeen” jende-multzoko ale hori babesten duelako (hala da, bai); errespetu soilagatik, besterik ez. Gutxien merezi duen hari ere, nahi ta nahi ez, zor diodan errespetuagatik.

Kaleratu jauna hurbilekoa dut oso. Bere gertakizunaren berri eman zidan eta, zoritxarrez, beste askoren usaina hartu nion: astean zehar bi ordu gehiago lan egiten zituen, egunero, musu-truk. Erreta zegoen, egun batean asteburuan lanera etortzea agindu zioten arte, “ikastera”. Orduan lana utzi zuen.

Tarte bat egin nuen azken 20 urteetan izan ditudan nagusiak errepasatzen: marmartiak, perfekzionistak, nekagarriak, autoritarioak. Ziur ez dutela nirekin lan erreza izan, ez naiz aise konformatzen eta ez dut pazientzia handirik. Halere, guztiei, oraingoei, lankideei: eskerrik asko. Inoiz ez didazuelako halakorik pasarazi. Nirekin batera arrazoitu eta adorea mantendu duzuelako. Baina, ororen gainetik, tratu duina emateagatik.

Egunerokotasunaren zurrunbiloan, krisiaren eta gaur-ere-lainotuta-dagoenaren testuinguruan, zaila da norbere zoriona estimatzeko denbora hartzea, fikzioa izatea nahiko genukeen kontakizunen bat entzun arte. Batzuetan norbaiti istorioa azaltzen diot, jarraian galdera egiteko: “ez al da zure lana, bat-batean, pixkat hobea bilakatu?” Helburua ez da bakoitzaren kaltea inorenaren bitartez arintzea, ez; aldiz, zama-deskarga handia da, ez du preziorik. Badirudi, era horretan, beste baten sufrimendua eta gutxiespena, nolabait, ez direla alferrik izan.

Kaleratu laguna: ba omen da atzeratua zarela uste duenik. Bada bere bizitzan zaudelako pozten denik ere. Edozein kasutan, benetan garrantzitsua zuk zeuk pentsatzen duzuna da.

Sinadura: Beste Atzeratu Bat.Se lo dijo el jefe al trabajador antes de despedirlo. Me gustaría citar nombres, pero no puedo. No porque la ley ampare a ese ejemplar de “gente que no quiero tener cerca” (que también); es solo por respeto. El respeto que yo no puedo evitar tener con cualquiera, por poco que lo merezca.

El Sr. Despedido es de mi entorno cercano. Me contó su historia y por desgracia me sonó a otras tantas: entre semana trabajaba dos horas de más cada día, por la patilla. Estaba muy quemado hasta que un día le indicaron que debía acudir al trabajo el próximo fin de semana, a “aprender”. Entonces se plantó.

Estuve un buen rato pensando en los jefes que he tenido durante casi 20 años: gruñones, perfeccionistas, pesados, autoritarios. A ninguno se lo habré puesto fácil, no soy conformista ni demasiado paciente. Y aún así, a todos, a los actuales, a mis compañeros: gracias. Por no haberme puesto nunca en esa situación. Por razonar conmigo y tener temple. Pero ante todo, gracias por tratarme con dignidad.

En la vorágine del día a día, de la maldita crisis y del hoy-también-hace-malo, una no se detiene a pensar sobre lo afortunada que es hasta que escucha un relato que, ojalá, fuese mera ficción. A veces se lo cuento a alguien solo para, acto seguido, poder decirle “¿a que tu curro ya no es tan malo?” No es aliviar el mal propio a través del ajeno; es una descarga mental que no tiene precio. Es como si, de esta forma, el sufrimiento y la humillación de otro no hubiesen sido en balde.

Amigo Despedido: al parecer, hay quien piensa que eres subnormal. También hay quien celebra que formes parte de su vida. En cualquier caso, lo realmente importante es lo que pienses tú.

Firmado: Otra Subnormal.