Prokrastinazio, ene adiskide

Edozein proiekturi heltzean lehenbizi geure burua kokatzen dugu, ikerketa egin, zer eta nola (gutxi gorabehera) burutu behar dugun ezagutu. Errazak dira hasierako egunak, eperik gabe, ordurik gabe. Baina, gehienetan, lana aurrera doan neurrian, prokrastinazioaren lehen zantzuak azaltzen dira. Android-eko zuzentzaileak ezagutzen ez duen hitza, bestalde.

Wikipediaren esanez prokrastinazioa (latinetik: pro, aurrera, eta crastinus, etorkizunari dagokiona) da “arreta eskatzen duten ekintza nahiz egoerak atzeratzeko joera, garrantzi gutxiago duten edota berehalako plazera eskaintzen duten beste batzuekin ordezkatuz”. Trastelekua margotu webgune baten oinarrizko kodea programatu beharrean? Horixe bera.

Gure iritziz, prokrastinazioa arazo larria da edozein proiekturen osasunean, are gehiago egunerokotasunaren parte bilakatuz gero. Gure garuna nagia da izatez (amarena salbu) eta aise topatuko ditugu edozein betebehar hurrengorako utz dezakegula sinestaraziko diguten aitzakiak.

Adibide gisa, post hauxe: badira hamar egun erdi-eginda dagoela, baina neure buruari “tira, bukatu dut geroago” esan nion. Jarraian etorri ziren “egia esan, ez du halako presarik” eta “ene bada! sei edo zazpi aldiz ikusi dudan filma errepikatzen ari badira oraintxe bertan!” klasikoa.

Nire trikimailu txikia, eta honen guztiaren gakoa, gure garunari ‘ziria sartzean’ datza, bost minutu baino lan egingo ez duela esanez. Gure adimenaren beste ezaugarri bat da behin zerbait hasita bukatzeke laga nahi ez izatea; hori dela eta, oso posible da hasierako bost minutu haiek luzatzea. Ohitura hartzeak bere lana duen arren, eraginkorra da!

Luzeago ere hitz egingo nuke…, baina bihar-edo, agian, hobeto.

Procrastinación, oh, amiga

Al abordar un proyecto, empezamos por situarnos, investigar, conocer qué y cómo lo tenemos que hacer (más o menos). Fáciles suelen ser esos primeros dias, sin plazos, ni horas. Pero, habitualmente, a medida que el trabajo se extiende, aparecen los primeros síntomas de procrastinación. Palabra que, por cierto, el corrector de Android desconoce.

Dice la Wikipedia que la procrastinación (del latín: pro, adelante, y crastinus, referente al futuro) es “la acción o hábito de retrasar actividades o situaciones que deben atenderse, sustituyéndolas por otras situaciones más irrelevantes o agradables”. ¿Pintar el trastero por no ponerte a programar el código básico de una web? Pues eso.

Éste, para nosotros, es un grave problema en la salud de cualquier proyecto, más aún si se instala en el día a día. Tenemos un cerebro perezoso por naturaleza (salvo el de nuestras madres) y siempre encontraremos excusas con las que convencernos de que esa tarea pendiente es mejor dejarla para mañana.

Sirva de muestra este post: medio hecho desde hace diez días, hasta que empecé con un inocente “bah, lo acabaré más tarde”, al que siguieron un “si tampoco corre ninguna prisa” y el clásico “qué casualidad que estén repitiendo esta película que ya he visto seis o siete veces justo ahora”.

Mi truco, y aquí viene el consejo de fondo, radica en que ‘engañemos’ al cerebro diciéndole (diciéndote) que solo va a trabajar cinco minutos. El cerebro, además de perezoso, posee otra característica, y es que, una vez metido en faena, no es amigo de dejar nada inacabado, por lo que es probable que esos cinco minutos se estiren. Cuesta habituarse, ¡pero funciona!

Contaría más…, aunque casi mejor ya mañana, si eso.