Diseinuaren teologia

Hasieran ez omen zen ezer. Jainkoak hutsetik egin zituen gaua eta eguna, zeruak eta lurrak; mendiak, haranak, ibaiak eta itsasoak; animaliak eta gizakia. Lanaldi astunaren ondoren, hura guztia ona zela ikustean, atseden hartu zuen. Ordutik, sei eguneko markak menderaezin dirau planetagintzan.

Zenbat denbora eman zuen, ordea, bere kreazioa diseinatzen? Batek esan lezake Ahalguztidunak ez duela horren beharrik, sorkuntza isuri egin zuela, bere hortan. Nik esango nuke tarte ederra eskaini ziola diseinuari, betikotasunaren parametroetan zifra zehatzik emateko gai ikusten ez banaiz ere. Itun Zaharrean, ‘Hasiera’ren aurretik ‘Ikerketa Fasea’ falta da, zalantza gabe.

Unibertsoa sublimearen esperientzia gorentzat jo genezake. Bere kontenplazioak zeharo zapaltzen gaitu; bere gainean izan ditzakegun pentsamenduek, are gehiago. Bere forma, halere, bere funtzioari lotuta dago beti, haren menpeko da. Diseinatzaile komunak ez luke asmo jainkotiarrik izan behar, ezta sorkari sublimeen iturri izateko gogorik ere. Hori baino askoz apalago behar luke jardun. Baina forma eta funtzioa elkarri itsasteari ez lioke uko egin behar.

Azaleko apaindura hutsak diren diseinuak ikus ditzakegu nonahi, modatik haragoko azalpenik gabeak. Modako koloreak, modako jantziak, modako jakiak, modako kantuak. Modan dagoen bizitza daramagu, modarekin bat etortzea dugu helburu, eta hori asetzen du, finean, diseinuak. Ez du, nabarmen, luzaroan irauteko bokaziorik. Ezta gizakiok ere.

Teología del diseño

Al parecer, al principio no había nada. Dios hizo en el vacío el día y la noche, el cielo y la tierra; las montañas, los valles, los ríos y los mares; los animales y el hombre. Tras el duro trabajo, al ver que todo aquello era bueno, descansó. Desde entonces, la marca de seis días sigue imbatible en la creación planetaria.

Hay, sin embargo, algo que desconocemos: ¿cuánto tiempo dedicó a diseñar su obra? Uno podría argüir que el Todopoderoso no necesita de eso, que virtió el mundo, tal cual. Yo diría que destinó un buen rato al diseño, si bien me veo incapaz de aventurar una cifra exacta dados los parámetros de la eternidad. No cabe duda de que en el Antiguo Testamento, antes del ‘Génesis’, falta la ‘Fase de Investigación’.

Podemos considerar el universo como máxima experiencia de lo sublime. Su contemplación nos abruma; mucho más los pensamientos que podamos tener sobre él. Aún así, su forma está totalmente ligada a su función, se debe a ella. El diseñador común debería carecer de pretensiones divinas o de la voluntad de ser fuente de creaciones sublimes; debería anteponer la humildad a todo ello. Pero nunca olvidar la unión indisoluble entre forma y función.

Aquí y allá vemos diseños que no son sino decoración, sin mayor justificación que la moda sobre la que se erigen. Colores de moda, ropa de moda, comida de moda, canciones de moda. Llevamos la vida que está de moda, tenemos por objeto comulgar con la moda, y eso es lo que satisface el diseño, finalmente. Es obvio que le falta vocación de perdurar. Lo mismo nos pasa a las personas.